Casa Rural Iturritxo Landetxea

12 pertsonentzat

Etxea oso osorik alokatzeko aukera ere ematen dugu, 6 gela bikoitzez osaturiko etxea eta sukaldea. 4 gela beheko solairuan daude eta beste 2ak lehenengo solairuan. Gela bakoitzak bere bainu pribatua dauka, beraz 6 bainu izango dituzue etxe guztia alokatzean egonaldia oso erosoa eginaz. Beheko 4 geletatik 2tan ohe gehigarria jartzeko aukera dago 14 pertsonentzat lekua eginaz.

Jangelan 12-14 pertsona sartzen diren mahaia jartzen da, gasari, zein bazkari edo afariaz gozatzeko. Gosariak bakoitzak prestatzeko aukera duzue edo bestela guk prestatu eta zerbitzatuko dizkizuegu.

Sukaldeak, italiar kafetera, sukaldeko tresneria, zukugailu, xigorgailu, edalontzi, kopa, katilu zein platerez osatua aurkituko duzue etxeaz goza dezazuen.

Udaran, etxea osoa hartzean barbakoa erabiltzeko ere aukera dago, bai goiko terrazan edo etxearen sarreran bertan.

Beharrezkoa baldin bada, bi bakarkako ohe ere jar ditzakegu gela batzuetan erosoago egoteko.

Bi egongela ere baditu etxeak, bat beheko solairuan eta beste txiki bat lehenengo solairuan, telebista ikusteko zein irakurketa gela bezala erabiltzeko ezin hobeak.

Características

  • Banakako bainugela
  • Berogailua
  • Girotua
  • Eskuoihalak
  • Ile-lehorgailua
  • Jaboia
  • TV
  • Wifi

Regular plan

Sun Mon Tue Web Thu Fri Sat
0,0 € 0,0 € 0,0 € 0,0 € 0,0 € 0,0 € 0,0 €