- Casa Rural Iturritxo Landetxea
- Baserria
Baserria
Gure baserria 1894. urtekoa da. Aurreko mendeko Euskal arkitektura errespetatzen duen baserria dugu, garai hartako gustu arkitektonikoa bizirik mantenduaz eta harrian egindako lana isladatuz eraikina apaintzeko.
Baserriaren historia errepasatuz esan beharra dago gure birraitonek lehendabiziko urteetan harrobi lanak zituztela bizimodu bezala baserri aldamenean. Bertan Igeldoko harri berezia ateratzen zuten. Harri honekin eraikin ezberdin asko egin ziren Donostian eta nola ez gure baserria ere harri honetaz dago egina.
Gutxi gora behera 20 urte beranduago gure familiak harrobiko lana arropa garbiketarekin osatu zuen. Baserri aldamenean zegoen iturri bati esker familiak jarduera honi ekiteko aukera izan zuen. Oso ohikoa zen andere bizilagun asko aurkitzea iturri honetan bertan beraien arropak garbitzen, beraz laster bilakatu zen iturri hau topaketa eta kalaka leku. Iturri txiki honi esker gure baserriak hartzen du izena: Iturritxo.